domingo, 20 de abril de 2008

ORDENAGAILUAK IKASGELETAN

Irakurri izan ahal dugun bezala, gero eta gehiago dira irakaskuntza zentruak Teknologi Berrien erara moldatzen direnak. Dirua inbertitzen dute ordenagailuetan, arbela digitaletan, WIFI, multimedia proiektoretan... Baina aurrerapen teknologiko hauek hezkuntzarako erabiltzen dira? edota hezkuntza finkaera moduan erabiltzen dira?
Nire esperientziari dagokionez, ikasi ditudan ikastetxe bai unibertsitatean IKT-en aplikazioak ikusi ditut, egia esanda unibertsitatean gehien.Unibertsitatean lehen aipatutako baliabide guztiak ditugu, institutoan ostera, ordenagailu gela bat geneukan, eta zona gutxitan WIFI konexioa.
Ikerketa batzuk esaten dute, nahiz eta teknologi berrien aurrerapenak eta baliabideak egungo irakaskuntzan egon, ostera, heziketaren pedagogiak eta metodoak aldatu ez direla, teknologi berriak euskari bezala erabiltzen direla, ez heziketa beraz. Adibidez, arbela digitalak horrelako funtzionamendua dituzte nire iritziz, irakasleak betidanik irakatsi duten bezala egiten dute, baina egunak pasatuz, zenbait teknologi berriek aplikatzen dituzte beraien klasetara, or daukagu arbela digitalak, power-point, internet bilatzeko informazioa...
Denborarekin lortu nahi dena, material didaktikoa digitala sortzea,webquest, edublogs, edota ikasteko animazioak, aktibitate interaktiboak...hau dena sortzeko, irakaslearen lan gogorra behar da, baita ikaslearen Teknologi Berrien jakinari dagokionez, maila altua.
Horrexegatik, pixkanaka pixkanaka lortu behar dugu, gure klaseak gero eta gehiago digitalizatzen, Tekologi Berriak oso baliogarriak direla baina ez soilik gure gaurko klasean teknologi berrien baliabideak sartzen, baiziik eta gure metodoa aldatzen eta unitate didaktiko digitalak prestatzen hasi behar ditugu, horretarako akatsak ez izateko, lehenengo irakasleak hezitu behar gara.

No hay comentarios: