martes, 20 de mayo de 2008

2008-05-19

Gaur eguna ailegatu da, aurkezpenen eguna da!!! nire iritziz lana oso polita geratu da, etxean behin eta berriro ikusi dut power point-a eta nire ustez,oso polita, dibertigarria eta erablitzeko erraz geratu da.
Klasean ailegatzerakoan, taldekide batzuk falta ziren autobuseko grebak zirela eta. Orduan minutu batzuk itxaron ditugu guztiok ailegatzeko.
Aurkezterako orduan, hiru talde izan dira, gu azkenak izan gara. Aurkezoenean ez dugu taldekide guztiok hitz egin, lehenengo momentuan beste era batean pentsatuta geneukan aurkezpena egitea, taldekide guztiak hitz egitea gure idea zen helburu, eduki, jarduerak guztiak azaltzen, baina beste aurkezpen motzak ikusita, gure idea aldatu genuen, eta sei taldekidetik bakarrik bi hitz egin zuten , sarrera bat emanez eta pixka bat power point-a azaltzen
Konklusioz esanda, aipatu behar dut, egindako lana handia izan dela, orduak eman ditugula lana prestatzen eta pentsatzen, baina nire ustez emandako denbora merezi du, lan polit eta interesgarri bat geratu delako, eta gure etorkizunerako oso baliogarria eta praktika handikoa, urte gutxi barru, horrelakoak prestatuko izan behar ditugula!

2008-05-12

Gaur aurkezpena egin baino lehen azken eguna da, horrexegatik lana nola doazen irakasleari erakutsi diogu, lana ia bukatuta dago, power point-a osatzea falta zaigu, animazioa eta transizioak jartzea, eta baita ere fondoak aldatzea. Talde lanari dagokionez, oso pozik egon naiz lana egiten, guztiok parte berdina hartu ditugu, eta gure iritziak eta erantzunkizunak eman ditugu, guztiak errespetatuz.
Espero dut hurrengo asterako lan on bat prestatzea eta aurkeztea.

lunes, 19 de mayo de 2008

2008-05-05

Gaur saio praktikoan, power-point batean gure ahotsak grabatu eta sartu ditugu, froga bat egiteko, gure lanak egiterako orduan arazoak eta dudak ez izateko. Baita ere bideoak bertan sartzen. Gero gure lanari ekin diogu, gaur sarrera eta helburuak eta edukiak finkatu ditugu, baita ere animazio batzuk bilatu ditugu interneten.
Klase teorikoan, Ikt-ak hezkuntzan integratzen diapositibekin jarraitu ditugu eta baita ere pasaden asteko artikulua komentatu ditugu guztion artean, eta bakoitzak blogean idatzikato iruzkinak. Hurrengo astean lan praktikoarekin jarraituko dugu klase praktikoan.

2008-04-28

Gaur, lana praktikoari sarrera eman diogu, lehenengoz saio praktikoan honi buruzko power-point batzuk gida modukoaz ikusi ditugu, ahotsa eta soinuak sartzen ikasi ditugu, baita ere animazioa eta estekak sartzen power point batean ikasi dugu, gure lana prestatzerako orduan arazorik ez izateko. Nire kasuan behintzat, ez nekien gauza guzti hauek egiten ppt batean, horrexegatik klase hau nirentzat oso baliogarria eta interesantea izan da.
Klase teorikoan, hasteko youtub-eko bideo laburtxo bat ikusi ditugu, teknologia eta metodologia izenekoa; bideo honetan, eskola batean, Ikt-ren ezarpena agertzen da, baira errealitatean, eskola ohikoarekon jarraitzen dira, nahiz eta teknologi berriak ezarritak egoen, leheneko metodologiarekin jarraitzen dira, kasu hau eskola askotan gertatzen da gaur egun ere.Teknologi berriak metodologiari laguntzen diote, baina irakasteko modua ez da aldatzen.
Bideoa eta gero, artikulu bat komemtatu ditugu, baina denbora ez zegoenez, etxean irakurri eta iruzkina blogean sartu behar dugu, nik blog bertan sartu dut: Ikt-ren eragina eskolan.

2008-04-21

Gaur saio praktikoan, gure blog-ak zabali ditugu eta klaseko lagunen Blogak “link zerrenda batean” sartu ditugu, gero web horri batzuk, Teknologi Berriei buruzkoak, sindikatu ditugu gure blogean,segido, lan praktikoaren pausuak irakurri ditugu, aurkezpenen data finkatu egin da, Maiatzaren 19an.Etxerako lana bat daukagu: kolorea eta formatoa aldatu blogean.
Saio teorikoan, Ariñon, Teruel herriko batean, esperientzia berritzaile baten bideoa ikusi ditugu eta komentatu dugu, hemen blog bertan, iruzkin bat daukat bideoari dagokionez.Iruzkinan klasean esandako galderen erantzunak sartzen dira, baita ere nire iritzia bideoa eta Ikt-ren eragina eskola bertan.

Taldeko Power point-a

blockquote>

domingo, 20 de abril de 2008

Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat, bideoa.

Ariño, Terueleko herri batean, orain dela 5 urte, Lehen Hezkuntzako ikasleen ikasteko metodoa aldatu egin zen guztiz. Orain dela 5 urte arte, ikasten zuten metodo normal batean, luburuekin, koadernoeki, arkatzekin, hiztegiekin...ostera metodo berria inplantatu ondoren, soilik "tablets" erabiltzen dituzte, Lehen Hezkuntza bukatuko dute bakarrik tablets erabiltzen.
Aurkezten den sistemaren oinarria lehen aipatutako "tablets" eta arbela digitalak dira.
Lenen, esperientzia berritzaile hau aplikatze unean, herri osoa beldurtuta zegoen aldaketaren aurrean, baina guraso formazioarekin , ikasle-irakasle eguneroko esperientziekin, etab. Konturaru dira metodo berritzaile hau ezartzea aukera ona izan dela.
Bideoan komentatzen den bezala, ideia ona da herri txikietan metodo berritzaile hauek sortzea, alde batetik, hiriko umeak gehiago baliabide dituztelako beraien unetik kanpo gertatzen dena ikusteko, ostean, herri txikitan ez, herri txiki hauetan teknologi berrien eta egungo berrien at bizitzen dira. Horrexegatik bi ume( hiritarra, herrikoa) berdintzeko, ideia ona da metodo berritzaileak sortzea, bere jakin maila orekatzeko eta beraien autonomia sustatzeko.

Nire ustez, klase digitalak prestatzea, irakaslearen lan gogorra behar du, bai irakasle-prestaketa maila altua izatea. Nire ustez, gaur egun errekurtso eta baliabide falta daude, klase hauek ondo bideratzeko. Helburua, nire ustez, ez da irakasldea soilik izatea, baizik eta umeei laguntza eskaintzea, eta beraiekin batera lan egitea, hau da "Ellos tienen que ser sus propios maestros".
konkluioz, esan behar du proiektu honetan alde onak ikusten ditudala, internet- aritzea, informazioa konpartiztea, elkarkidetza lantzea... Baina alde txar bat ere ikusten dut, Teknologiak behin eta berriz hondatzen dira, hau da, egun batean, WIFI konexioa ez badago ezta arbel digitalak funtzionatzen..zer egingo dugu? Papera eta arkatza berriz ateratzea?