lunes, 19 de mayo de 2008

2008-04-28

Gaur, lana praktikoari sarrera eman diogu, lehenengoz saio praktikoan honi buruzko power-point batzuk gida modukoaz ikusi ditugu, ahotsa eta soinuak sartzen ikasi ditugu, baita ere animazioa eta estekak sartzen power point batean ikasi dugu, gure lana prestatzerako orduan arazorik ez izateko. Nire kasuan behintzat, ez nekien gauza guzti hauek egiten ppt batean, horrexegatik klase hau nirentzat oso baliogarria eta interesantea izan da.
Klase teorikoan, hasteko youtub-eko bideo laburtxo bat ikusi ditugu, teknologia eta metodologia izenekoa; bideo honetan, eskola batean, Ikt-ren ezarpena agertzen da, baira errealitatean, eskola ohikoarekon jarraitzen dira, nahiz eta teknologi berriak ezarritak egoen, leheneko metodologiarekin jarraitzen dira, kasu hau eskola askotan gertatzen da gaur egun ere.Teknologi berriak metodologiari laguntzen diote, baina irakasteko modua ez da aldatzen.
Bideoa eta gero, artikulu bat komemtatu ditugu, baina denbora ez zegoenez, etxean irakurri eta iruzkina blogean sartu behar dugu, nik blog bertan sartu dut: Ikt-ren eragina eskolan.

No hay comentarios: